Funtzionamendua – Fagor B-850A User Manual

Page 48

Advertising
background image

47

• Ez utzi kablea mahai edo mahai

gainekoan zintzilik ezta azalera berorik
ukitzen.

• Larakoa desentxufatzean ez tiratu inoiz

kabletik.

• Desentxufatu aparatua erabili behar

ez duzunean, oin irabiagailua ipini edo
kendu aurretik eta baita garbitu aurretik
ere.

• Ez utzi haurrei aparatua erabiltzen.
• Aparatua konektatu aurretik, egiaztatu

oin irabiagailua aparatuan ongi
txertatuta dagoela.

• Ez erabili edo utzi aparatu honen

ezein parte azalera beroen (gasezko
sukaldeko plakak, plaka elektrikoak edo
labeak) gainean edo halakoetatik gertu.

• Aparatu hau ez da gaitasun fisikoak,

sentsorialak edo mentalak urrituta
dituzten pertsonek (haurrek barne) edo
esperientzia edo ezagutzarik ez dutenek
erabiltzekoa, ez, behintzat, beren
segurtasunaren erantzukizuna duen
pertsona batek gainbegiratu ezean.

• Haurrak zaindu beharra dago,

aparatuarekin jolasean ez dihardutela
ziurtatzeko.

• Babes osoa lortze aldera, 30 mA

gaindituko ez duen hondar-korronte
operatiboa duen hondar-korronteko
gailua (RCD) instalatzea aholkatzen da.
Eskatu aholkua zure instalatzaileari.

4. FUNTZIONAMENDUA

Prestaketa
Irabiagailu hau elikagai kopuru txikiak
prozesatzeko dago diseinatuta eta ez zaio
bestelako erabilerarik eman behar.
Lehen aldiz erabili aurretik, garbitu
motorraren gorputza baieta heze batez.
Garbi ezazu ardatza eta hortza ur berotan
xaboiz, aparatuaren ardatzaren goialdea
uretan murgildu gabe. Ongi lehortu pieza
guztiak
GARRANTZITSUA: Aparatu honen edozein
pieza desmuntatu aurretik, desentxufa
ezazu saretik.

Irabiagailu funtzioa
Irabiagailua egokia da elikagai arinak
irabiatzeko, adibidez, saltsak, zopak,
maionesak edo ahiak egiteko.
Doitu erabiliko duzun osagarria motorraren
gorputzera, erloju-orratzen aurkako
zentzuan biratuz, posizio seguruan ongi
doituta geldituko den arte.
Oin irabiagailua (3) doitu ondoren,
entxufatu aparatua sarera. Jarri irabiatu
beharreko elikagaia horretarako egokia
den ontzi baten eta irabiagailua 2. irudian
adierazi bezala kokatu.
Hautatu abiadura abiadura-erreguladorea
(6) biratuz. Ondoren, sakatu abaiarazteko/
gelditzeko etengailua (1).
OHARRA: Ez erabili irabiagailua 100 ºC-tik
gora dauden elikagaiekin.

Hagaxkadun irabiagailuaren funtzioa
Sartu zuringoak altxatzekoa irabiagailuaren
akoplamenduan, ongi txertatuta utziz.
(4. irudia). Ondoren, akopla ezazu
irabiagailuaren gorputzean (5. irudia). Sartu
irabiagailua ontzian, konektatu entxufea
sarera eta sakatu abiarazteko/gelditzeko
botoia, irabiatzen hasteko.
Erabili abiadura-erreguladorea abiadura bat
hautatzeko. Basoa (12) edo beste ontziren
bat erabil dezakezu irabiatzeko. Katiluaren
edukia gorde ahal izango duzu, bere tapaz
estalita.
OHARRA: Ez erabili hagaxkadun
irabiagailua 80 ºC-tik gora dauden
elikagaiekin.

Janaria txikitzeko funtzioa
Erabili fruitu lehorrak, arrautza egosiak, ogi
sikua eta halakoak txikitzeko.
Kokatu janaria txikitzeko hortza (11)
katiluaren ardatzean. Ipini txikitu
beharrekoak txikitzeko makinaren katiluan.
Jarri txikitzeko makinaren tapa (9)
katiluan, erloju-orratzen aurkako zentzuan
biratuz (3. irudia). Txertatu motorraren
gorputza (2) txikitzeko makinaren tapan
(9), erloju-orratzen zentzuan biratuz, ongi
doituta, posizio seguruan (3. irudia), utzi
arte. Entxufatu larakoa korronte-hargune
baten eta sakatu abiarazteko/gelditzeko
etengailua. Erabili abiadura-erreguladorea
(6) abiadura bat hautatzeko.

Advertising