Deskribapen orokorra 2. ezaugarri teknikoak, Segurtasun oharrak 4. lehenbiziko erabilera – Fagor CL-1000 User Manual

Page 31

Advertising
background image

30

EU

• Ez erabili edo ipini gailu honen atalik

gainazal beroen (sukalde plaka, labe,
etab.) gainean edo inguruan.

• Gailua ez badabil, zoaz soilik laguntza

teknikoko zentro baimendu batera.

• Gailu honen kablea hondatzen bada,

zoaz laguntza teknikoko zentro
baimendu batera, ordez dezaten.

• Ez erabili gailu elektrikorik, kablea edo

larakoa hondaturik badu, behar bezala
ez badabil edo kalterik jasan badu. Zoaz
laguntza teknikoko zentro baimendu
batera, gailua azter, konpon edo doi
dezaten.

• Ezin dute erabili gailu hau, ez gorputz,

zentzumen edo buru gaitasun murriztuko
pertsonek, ez esperientziarik nahiz
ezagutzarik gabekoek, ez haurrek, haien
segurtasunaz arduratzen den pertsonak
gainbegiratuta eta zuzenduta ez bada.

• Ongi zaindu behar dira haurrak,

gailuarekin jolas ez daitezen.

• Deskarga elektrikoak, suteak, kalte

pertsonalak eta gainerako okerrak
saihesteko, ez sartu gailua (kable
ateragarria eta larakoa barne) uretan
edo beste ezein likidotan, eta ez jarri
txorrotako uraren azpian.

• Ezin da erabili gailua mikrouhin labean.
• Gailua gainazal irmo, horizontal eta lehor

baten gainean erabili behar da.

• Gailu hau ez dago diseinatuta kanpo

tenporizadore batez edo urruneko
kontroleko sistema independente batez
erabiltzeko.

• Gailu hau esnea, kafea eta likidoak

berotzeko, eta edateko txokolatea
egiteko dago diseinatuta. Ez erabili beste
ezertarako.

Gailua lehenbiziko aldiz erabili aurretik,

irakurri arauak, eta gorde itzazu,
etorkizunean kontsultatzeko. Gorde
material hau gailuaren bizitza osoan.

• Egiaztatu etxeko tentsioa bat datorrela

gailuan adierazitakoarekin. Gailua
tentsio alterno batera bakarrik konekta
dezakezu.

• Lur-instalazio eraginkor batera

konektatuta dagoenean bakarrik
bermatzen da gailuaren segurtasun
elektrikoa. Zalantzarik baduzu, zoaz
profesional kualifikatu batengana.

• Gailu hau etxean bakarrik erabili behar

da. Beste edozein erabilera desegokitzat
edo arriskutsutzat joko da.

• Ez utzi martxan gailua, zaindu gabe.

Eduki gailua haurren eskuetatik urrun.
Sistema motorrean arazoak dituzten
pertsonek ez dute erabili behar gailua.

• Ez utzi gailua agente atmosferikoen

(euri, eguzki, izotz, etab.) agerian.

1. DESKRIBAPEN OROKORRA

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

1. Gorputza
2. Tapa
3. Heldulekua
4. Argizko adierazlea
5. Konektorearen hargunea
6. Kable ateragarria

Interferentziak deuseztatzea: Gailu
hau desparasitatuta dago, interferentziak
deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu hau desparasitatuta dago CEM
direktiben arabera (bateragarritasun
elektromagnetikoa).

Tentsioa - Maiztasuna: 220-240V~50HZ
Potentzia: 400W
Gehienezko edukiera: 1 L
Gutxienezko edukiera: 0,5 L

3. SEGURTASUN OHARRAK

4. LEHENBIZIKO ERABILERA

Lehenbiziko aldiz erabili aurretik, garbitu

gailuaren barnea urez, eta lehortu zapi
heze batez.

Ipini gailua gainazal horizontal eta lehor

baten gainean.

Advertising