Fagor ZFK1745X User Manual

Page 62

Advertising
background image

e u s k a r a

60

5

Segurtasuna

• Ez estali aireztatzeko saretak.
• Aireztatzeko saretak garbi mantendu.
• Kontuz ibili, hozteko zirkuitua ez kaltetzeko.
• Izozkailuaren barruan ez erabili tresna

elektrikorik, fabrikatzaileak gomendatutakoak ez
badira behintzat.

• Desizozteko prozesua bizkortzeko, ez erabili

dispositibo mekanikorik edo beste bitartekorik,
fabrikatzaileak gomendatutakoak ez badira
behintzat.

• Elektrotresna ezin dute erabili gaitasun

fi siko, sentsorial edo buruko gaitasun urriak
dituztenek, ezta haurrek edo esperientziarik
eta ezagutzarik ez dutenek ere, horien
segurtasunaz arduratzen denak tresnaren
erabileren berri ematen ez badie edo pertsona
horrek gainbegiratuta ez bada. Haurrak zaindu
egin beharko dira, elektrotresnarekin jolasean
ibili ez daitezen.

• Elikatzeko haria narriatuta badago,

fabrikatzaileak edo salmenta ondorengo
zerbitzuko langileren batek edo antzeko
norbaitek aldatu beharko du, arriskuak
saihesteko.

Pantaila itzalita egon arren, izozkailuak
tentsioa izaten du.

• Tresna hau etxeko eta antzeko aplikazioetan

erabiltzeko aurreikusi da, hala nola:

– dendetako, bulegoetako eta lan munduko

beste sukaldeetan;

– nekazaritzako ostatuetan eta hoteletan,

moteletan eta egoitzazko beste inguruetan;

– ostatatzeko eta gosaltzeko tokietan;
– jatetxeetan eta antzeko aplikazioetan.

Ez biltegiratu substantzia lehergarririk,
hala nola, propultsatzaile suharbera duten
aerosol ontzirik tresna honetan.

6

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren
zaintza kontuan hartu da.

Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A
hoztailea erabiltzen du.

Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioaren
arabera, gomendatutako tenperaturak erabili, zure
izozkailua modu eraginkorrean erabili dadin.

Denbora luzez izozkailua ez baduzu erabili
behar, deskonekta ezazu. Horrela, kontsumoa
murrizteaz gain energia ere aurreztuko duzu.

Ez eduki ateak irekita behar baino denbora
gehiago, horrek energia asko gastatzen du.

Gailu elektriko eta elektronikoetatik
eratorritako hondakinen kudeaketa.

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko

hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota
behar.

Izozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro
batera eraman.

Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta
ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak
saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak
aurrezten dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi
zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko
agintaritzarekin.

• Konpresoreak burrunba egin dezake

edota kolpe zarata txikiak atera, batez ere
martxan jartzean.

• Erabilitako materialak uzkurtu edo zabalduz

gero, klaska edo karraska entzun daiteke.

• Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen

aireak hondo-zarata atera dezake.

Ez manipulatu izozkailua, konpontzen
saiatzeko.
Deitu laguntza teknikoko
zerbitzuari.

Advertising
This manual is related to the following products: