Oinarrizko printzipioak, Irrati uhinekiko interferentzia, Tresneria gida – Fagor MO-23DG User Manual

Page 67

Advertising
background image

66

mikrouhin-labean. Lehertu egin daitezke
eta erredura larriak edo labean kalte
konponezinak sor ditzakete.

Likidoak berotzean, irakite-tenperatura

ohiko lurrun-burbuilak gainazalera igo
gabe ere lor daiteke. Gainezka egitea eta
erredura-arriskua ekiditeko, itxaron 20
segundo ontzia aparatutik atera aurretik
edo zerbait sartu aurretik, likidoak
eztanda egin baitezake bat-batean.

Kantitate txikiekin (saltxitxa bat,

croissant bat eta abar) jar ezazu baso
bete ur jakiaren ondoan.

Denbora tarte luzeegiek jakia lehortu

eta txigortuta utz dezakete. Hori
ekiditeko, ez erabili labe tradizionalerako
gomendatutako denborak.

Zaindu arretaz, su hartzeko

arriskuagatik, plastikozko, paperezko
edo bestelako material erregaizko behin
erabiltzeko ontzietan berotzen edo
kozinatzen dituzun jakiak.

Kerik ageri bada, mantendu labeko atea

itxita, eten tentsioa edo deskonektatu
labea sare elektrikotik.

Ez erabili labea atea irekita duela. Atea

edo itxiturak kaltetuta badaude, ez duzu
labea erabili behar Zerbitzu Teknikoa
Ziurtatuak konpondu bitartean.

Aparatu hau ez dago gaitasun fisikoak,

sentsorialak edo mentalak urrituta
dituzten pertsonek (haurrek barne) edo
esperientzia edo ezagutzarik ez dutenek
erabiltzeko diseinatuta, ez, behintzat,
beren segurtasunaren erantzukizuna
duen pertsona batek gainbegiratzen edo
erabileraz trebatzen ez baditu.

Zaindu haurrak, aparatuarekin jolasean

ari ez daitezen.

4. OINARRIZKO PRINTZIPIOAK

Kasurik gehienetan elikagaiak estaltzea

gomendatzen da; gozoago aterako dira
eta labea garbi mantenduko da. Hala
ere, jakiak kozinatu edo likidoak botila
baten edo ontzi hermetiko baten berotu
aurretik, tapoia edo tapa kendu behar
duzu eztanda-arriskurik egon ez dadin.

• Koka itzazu elikagaien alderik lodienak

plateraren kanpoaldera.

5. IRRATI UHINEKIKO INTERFERENTZIA

Mikrouhin-labearen erabilerak
interferentziak sor ditzake zure irratiarekin,
telebistarekin edo antzeko ekipamenduekin.
Interferentziok murriztu edo ezabatzeko:
1. Garbitu labearen atea eta

zigilatze-azalera.

2. Berrorientatu irrati edo telebista-antena

hartzailea.

3. Aldatu tokiz mikrouhin labea edo

hartzailea.

4. Aldendu mikrouhin-labea hartzailetik.
5. Konektatu mikrouhin-labea eta hartzailea

korronte-hargune desberdinetan.

• Zaindu kozinatze-denbora. Presta ezazu

jakia adierazitako denborarik laburrenean
eta, behar izanez gero, denbora luzatu.
Luzaroegi prestatutako elikagaietan
ke-jarioa gerta daiteke edo sua har
dezakete.

6. TRESNERIA GIDA

Ziurtatu beti aukeratutako tresnak

egokiak direla mikrouhin-labean
erabiltzeko.

• Material ideala mikrouhinekiko

iragazkorra da, energia ontzian zehar
pasatzen eta elikagaiak berotzen uzten
baitu.

• Ez da erabili behar tresna metalikorik

edo metalezko apaingarririk duen
platerik.

• Ez erabili paper birziklatuzko

produkturik, metalezko puska txikiak
ukan baititzakete eta txinpartak eta/edo
suteak eragin.

• Plater biribilak edo obalatuak

gomendatzen dira, karratu edo
errektangeluarren aldean, izan ere,
ertzetan kokatutako elikagaiak gehiegi
egin ohi dira.

• Aluminio-paperezko zerrenda meheak

erabil daitezke esposizio handiko aldeak
egosiegi geldi ez daitezen. Baina, kontu
izan eta ez gehiegitan erabili, beti ere,
labe barruko hormetatik 2,5 cm-ko
gutxieneko distantzia mantenduz.

Advertising