Deskribapena – Fagor MH-21N User Manual

Page 39

Advertising
background image

38

EU

1. DESKRIBAPENA

1. Erresistentziak
2. Beira
3. Eusteko artekak
4. Atearen heldulekua
5. Kanpoko karkasa
6. Euskarriak
7. Tenperaturaren hautagailua
8. Grill funtzioaren hautagailua
9. Tenporizadorea
10. Argi adierazlea
11. Kablea eta larakoa
12. Erretilu itsua
13. Sareta
14. Saretari eusteko heldulekua

Segurtatu etxeko sarearen tentsioa

bat datorrela tresnarako adierazi
denarekin.

Erretilua sartzeko edo ateratzeko heldu

beti heldulekutik. Erretilua zuzenean
ukituz gero, gerta daiteke erredura
handiak izatea.

Ez busti urez labearen beira labea bero

dagoenean. Hori egitean beira apur
daiteke.

Gailua deskonektatzeko ez tiratu

kabletik, burutik baizik. Bestela, barruko
kableren bat apur zitekeen.

Labea martxan dagoela ez jarri inoiz

gas erregailu baten ondoan, ez eta
beste bero iturri baten edo haizagailu
elektriko baten ondoan ere. Horrela

kontrolatu ahal izango duzu tenperatura
egokia den ala ez.

Aparatu hau ez dago pentsatuta

gaitasun fisikoak, sentsorialak edo
mentalak urrituta dituzten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), edo
esperientziarik edo ezagutzarik ez
dutenek erabiltzeko, ez bada horien
segurtasunaz arduratzen den pertsona
arduradun batek gailuaren erabilera
gainbegiratzen edo erakusten diela.

Ez busti kablea eta ez manipulatu

unitatea eskuak bustita badituzu.

Gailua erabili ondoren edo gehiago

erabili behar ez baduzu, atera kablea
entxufetik. Egin gauza bera inor ez
badago gailua zaintzen. Argindarraren
hartunearekiko konexioak gaizki
funtzionatzen badu, horrek sutea eragin
dezake.

Olioa duten eta zipriztinak bota

ditzaketen platerak prestatzen
dituzunean, esaterako oilasko errea,
gomendatzen da erretiluan aluminiozko
paperaren bi geruza jartzea, olioz
gutxiago zipriztintzeko. Jarri bat
erretiluan. Orduan olio tantak aluminio
paperen artean dagoen hutsune batera
eroriko dira.

Zaindu haurrak segurtatzeko ez direla

aparatuarekin jolasten ari. Haurrek
ezingo dute labea erabili inguruan
pertsona heldurik ez badago.

Gailua matxuratu bada edo gaizki

badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera.

Labea hormatik oso hurbil badago,

horma erre edo herdoildu daiteke.
Ziurtatu gailuaren ondoan kortinarik ez
dagoela.

Ez jarri ezer labearen azpialdean,

labearen azpiko aldearen eta labeari
eusten dion gainazalaren artean alegia.
Sute arriskua dago.

Ez jarri ezer labearen gainean labea

martxan dagoen bitartean, beroarekin
deformatu edo hautsi egin daiteke eta.

Ez sartu zuzenean labean ez botilarik

ez janaren latarik, aparatua edo norbait
kaltetu daiteke eta.

3. SEGURTASUNEKO OHARRAK

ETA NEURRIAK

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Produktu honek Europako

direktibak betetzen ditu Bateratasun
Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari
dagokionez.

Tentsioa / Maiztasuna 220-240 V ~ 50 Hz
Kontsumoa (W)

1380

1500

Neurriak (mm)

460 x 360 x 293 478 x 398 x 325

Pisua (kg)

6,9

7,9

MH-21N

MH-26N

Advertising