Fagor 6H-185AN User Manual

Page 76

Advertising
background image

74

e u s k a r a

• Tresna hau 8 urtetik gorako umeek, gaitasun fi siko,

sentsorial edo mentalak urrituta dituzten pertsonek
edo ezagutza eta esperientzia falta dutenek erabili
ahal izateko, zaintza izan behar dute edo aurretik
tresna segurtasunez erabiltzeko eta arriskuak ulertzeko
argibide egokiak eman behar zaizkie. Umeek ez dute
aparatuarekin jolastu behar.

• Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko

mantentze- eta garbitze lanetan zaintzarik gabe.

• Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatu

da. Ez erabili xede komertzial edo industrialekin.
Elikadura-produktuak egosteko baino ez du balio.

• Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan

liteke.

• Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino

gehiago berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun
egon behar dute.

• Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labetik

egoste-elementu guztiak eta garbitu hondar handiak.

• Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu

ez dela umerik esertzen edo igotzen.

• Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin

behar du.

• Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita

posizioan daudela.

• Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili

ondoren gordetzeko.

• Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea

garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako
neurriak direla-eta).

• Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari

denean, programa guztietan, baita grill programan ere.

Advertising