Fagor 6H-815ACTX User Manual

Page 81

Advertising
background image

e u s k a r a

79

6

Ingurumena

4

5

Arazoak
konpontzea

Segurtasuna

Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo
batzuk.
4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik

dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo
aukeratutako tenperatura.

4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu

bonbilla edo fusiblea.

4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da.

Jaitsi tenperatura edota labea garbitu.

4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan

jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi duzula.
Blokeatze-sistemak edo tenperatura
sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu
Teknikoari.

4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako

tenperatura lortu da. Prestaketa-zikloa
amaitu egin da.

4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten

du. Normala da, haizagailuak martxan
jarraitzen du barruko nahiz kanpoko
tenperatura jaitsi bitartean.

4.7 Arazoen ohartarazpenak

Tenperatura-sentsorearen akatsa.
Atea blokeatuta (4.7.1).
Ez da posible pyrolysia egitea.
Atearen blokeatze-sistemaren akatsa.

Software-akatsa.
Prestaketa martxan dagoen bitartean

elektrizitate-hornidura etetea.

Automatikoki deskonektatzea

hainbat orduz funtzionatu ondoren
(4.7.2).

Ez ibili labearekin. Konpontzeko zerbitzu

teknikoari deitu.

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.

Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean
bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada
kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora
luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino
5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakin-
kudeaketa.

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko

hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota
behar.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi
zure labea.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi
zenuen saltokiarekin.

• Labea baimendutako instalatzaile batek

instalatu behar du, eta horretarako
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak
jarraitu behar ditu.

• Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan

adierazitako gehienezko potentziara egokitu
behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea
arauzko lur-hargunera.

• Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu

omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko
distantzia izan behar da.

• Argindar-kablea hondatuta badago, saldu

osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren
batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.

• Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela

lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke
elektrikoak saihesteko.

• Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili

garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko
espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira
apurtu daitekeelako.

• Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea

martxan dagoela eskura dauden atalak bero
daitezke.

• Ez ukitu labe barruko berogailurik.
• Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa,

zentzumenekoa edota burukoa) duten
pertsonek erabili (haurrak barne) ezta
eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere
haien segurtasunaren ardura duen norbaitek
gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio
edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu.
Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin
jolastea saihesteko.

Advertising
This manual is related to the following products: