Erabilera-eskuliburua – Fagor FFK6845 User Manual

Page 64

Advertising
background image

e u s k a r a

57

1

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: Gailua erabili aurretik irakurri arretaz eskuliburu hau.

Eskuliburuko testu bakoitza dagokion irudiarekin lotuta dago.

Nola instalatu

Identifi katu zure gailua (“a”, “b”, “c”, “d”, “e”, “f”).
Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.

1.1 Bilgarria kendu. Hozkailua babesten duten

elementu guztiak kendu.

1.2 Kokapena. Gailua bero-iturrietatik urrun eta

eguzki-izpietatik babestuta kokatu kontsumoa
murrizteko.

Ez jarri gailua kanpoaldean edota bustitzeko
arriskua dagoen lekuan.

Aireak gailuaren atzealdetik pasa behar du.
Hortaz, utzi 25 mm. gailuaren hondoa eta
paretaren artean. Ez itxi gailua eta lurra edota
sabaiaren artean geratzen den tartea.

Gailua lautu bibrazioak eta hotsak saihesteko.
Kontuan hartu gailuak hots txikiak sor
ditzakeela horma edota armairu baten ondoan
badago.

Era berean, egiaztatu erretiluak behar bezala
kokatuta daudela. Edukiontziak bereiz jarri
bibrazioak saihesteko.

1.3 Sare elektrikora konektatu. Konektatu

aurretik gailua bertikalean eduki gutxienez
2 orduz. Ezaugarrien plakan agertzen diren
datuak egiaztatu (220-240 V lur-hargunea)
(1.3.1, 1.3.2).

Ez erabili egokitzaile edo luzagarririk.

Ez utzi kableak motorra ukitu dezan edota
haren azpian geratzea.

1.4 Atearen irekiera zentzuz aldatu. Gailua sare

elektrikotik deskonektatu eta kontratea hustu.

Bihurkinarekin torlojuak askatu (1.4.1) eta
atera goiko bisagra eta biraketa-kapsula
(1.4.2).

0

Identifi kazioa

Hozkailua deskonektatu konektorearen
erlaitzean presioa eginez (1.4.3). Hozkailuaren
atea kendu (1.4.4). Aginte panela atera
bihurkin batekin xede horretarako dauden
hozketan palanka eginez (1.4.5).

Kablea sartzeko hozka bat egin kontrako
aldean, karkasan adierazten den lekuan
(1.4.6). Aginte panela berriro kokatu kablea
aurretik egindako hozkan sartuz (1.4.7).

Erdiko bisagraren torlojuen estalkia kendu,
askatu torlojuak eta atera bisagra (1.4.8).
Izozkailuaren atea igo (1.4.9).

Beheko bisagra kendu torlojuak askatuz.
Bisagraren ardatza zentzuz aldatu eta
kontrako aldean jarri (1.4.10).

Izozkailuaren beheko heldulekua hozkailuaren
atean kokatu eta hozkailuaren beheko
heldulekua berriz, izozkailuaren atean (180 º
biratuta). Helduleku bertikalak beren kontrako
aldean kokatu, 180 graduko bira emanez
(1.4.11).

Autoitxierei bira eman eta jarri hozkailuarenak
izozkailuan eta alderantziz.

Izozkailuaren atea jarri (1.4.13), erdiko bisagra
torlojutu (1.4.14) eta jarri hozkailuaren atea
(1.4.15).

Itxiera-kapsula kontrako aldeko goiko
bisagraren lekuan jarri (1.4.16). Egin presioa
konektorean atean entxufatzeko (1.4.17)

Goiko bisagra eta biraketa-kapsula kokatu.
Horretarako, sartu soberan geratzen den
kablea aginte-panelean (1.4.18) eta jarri
torlojuak. (1.4.19)

Advertising
This manual is related to the following products: