Deskribapena (a irudia), Ezaugarri teknikoak 3. segurtasun oharrak – Fagor PL-2600 User Manual

Page 72

Advertising
background image

71

1. DESKRIBAPENA (A irudia)

1. Zola
2. Tenperaturaren hautagailua
3. Autogarbiketa
4. Argi adierazlea
5. Ura sartzeko estalkia
6. Spray-a
7. Lurrun erregulagailua
8. Sprayaren botoia
9. Lurrun gehiagorako botoia
10. Orpoa
11. “IONIC” botoia (MOD. PL-2650)
12.
“IONIC” funtzioaren argi adierazlea

(MOD. PL-2650)

13. Funtzionamenduaren / auto

itzalketaren argi adierazlea

Interferentziak deuseztatzea: Gailu
hau desparasitatuta dago, interferentziak
deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.

Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu hau desparasitatuta dago, CEM
direktiben arabera (bateragarritasun
elektromagnetikoa).

EU

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

3. SEGURTASUN OHARRAK

Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili

baino lehen irakurri arretaz jarraibideen
eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere
kontsultatzeko. Soilik horrela lortuko
dituzu emaitzarik onenak eta erabiltzeko
segurtasunik handiena.

• Gailua erabili baino lehen, egiaztatu

etxeko sarearen tentsioa eta gailuan
adierazten dena bat datozela.

• Korrontearen hartunea eta gailuaren

entxufea ez badira bateragarriak, eskatu

horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.

• Gailuaren segurtasun elektrikoa

soilik bermatzen da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz
indarrean dauden arauek aurreikusten
dutenaren arabera. Fabrikatzaileak
ez du erantzungo instalazioak lurreko
hartunerik ez edukitzeagatik gerta
daitezkeen kalteengatik. Zalantza izanez
gero, jo profesionalki kualifikatutako
langileengana.

• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua

egoera ezin hobean dagoela; zalantza
izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza
Teknikoko Zerbitzura.

• Bilgarriaren elementuak (plastikozko

poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak izan daitezkeelako.

• Aholkatzen da egokigailurik, entxufe

anizkoitzik eta/edo luzapenik ez
erabiltzea. Horien nahitaez erabili behar
izanez gero, soilik erabili behar dira
indarrean dauden segurtasun arauak
betetzen dituzten egokigailuak eta
luzagailuak, eta arreta jarri behar da
egokigailuan adierazitako potentziaren
muga ez gainditzeko.

• Gailu hau soilik etxeko erabilerarekin

erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.

• Fabrikatzaileak ez du erantzungo

erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko
langileek ez bestek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik

Edozein gailu elektriko erabiltzeko
oinarrizko hainbat arau bete behar dira.

BEREZIKI
Ez ukitu gailua oinak bustita edo heze

badituzu.

• Ez sartu gailua uretan eta ez jarri

txorrotaren azpian ura gehitzeko.

• Ez erabili gailua leku hezeetan edo

bainugelako zereginetarako erabiltzen
direnetan.

Ikusi ezaugarrien plaka.

Produktu honek Europako

direktibak betetzen ditu Bateratasun
Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari
dagokionez.

Advertising