Fagor PL-2600 User Manual

Page 73

Advertising
background image

72

• Ez utzi haurrei gailua erabiltzen.
• Ez utzi gailua piztuta, arrisku iturria izan

daitekeelako.

• Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira

kabletik.

• Garbitzeko do mantentzeko edozein

ekintza egin aurretik gailua entxufetik
atera.

• Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen

bada, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
Lehen adierazitakoa betetzen ez bada,
gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko
da.

• Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu

behar. Hondatuta badago edo ordeztu
beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak
baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzu batera.

• Ekidin gailuaren zati beroek kablea

ukitzea.

• Gailu hau erabiltzean tenperatura altuak

sortzen dira eta, ondorioz, erabiltzean
erretzeko arriskua gerta daiteke. Hori
dela eta, heldu gailuari heldulekutik
eta saihestu zati metalikoekin eta
lurrunarekin kontaktuan jartzea.

• Ez zuzendu lurrun zurrutada

pertsonenganantz, arriskutsua da eta.

• Ez erabili lisaburdina hezeegi dauden

ehunekin.

• Ez gorde lisaburdina oinarriaren gainean

bermatuta oraindik bero badago, hoztu
arte itxaron behar da.

• Ez egin nahasketarik orban kentzekoekin

edo antzeko produktuekin lisatu
beharreko ehunen gainean.

• Askatu gailua entxufetik erabili behar ez

denean. Ez utzi entxufatuta beharrezkoa
ez bada.

• Gailu honek segurtasun gailua bat

dauka eta, martxan jartzen bada,
gailuak funtzionatzeari uzten dio. Berrio
aktibatzeko, jo baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera.

• Gailu behin betiko kendu nahi baduzu,

komeni da entxufetik askatzea eta
erabiltezin uztea, esaterako, elikatzeko
kablea moztuz.

• Lisaburdina gainazal egonkor baten

gainean erabili eta jarri behar da.

• Lisaburdina bermatzeko oinarrian

gainean jartzen bada, egiaztatu
gainazala egonkorra dela.

• Ez erabili lisaburdina erori egin bada,

kaltetua egotearen seinale argiak baditu
edo ura galtzen badu.

• Mantendu gailu elektrikoak haurren edo

pertsona gaixoen eskumenetik urrun. Ez
utzi horiei gailuak erabiltzen pertsona
heldu batek gainbegiratuta ez bada.

• Erabiltzaileak ez du lisaburdina zaindu

gabe utzi behar korrontearen hartunean
entxufatuta badago.

• Depositua urez bete bano lehen,

entxufea kendu egin behar da
korrontearen hartunetik.

• Gailu hau ez dago pentsatuta gaitasun

fisikoak, sentsorialak edo mentalak
urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko
(haurrak barne), edo esperientziarik edo
ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez
bada horien segurtasunaz arduratzen
den pertsona arduradun batek gailuaren
erabilera gainbegiratzen edo erakusten
diela.

• Haurrak zaindu egin behar dira

gailuarekin jolasten ez direla
segurtatzeko.

• Babes handiagoa izateko, hondar

korronterako gailu bat instalatzea
gomendatzen da (RCD), 30 mA baino
gehiago izango ez duen hondar korronte
operatiboarekin. Eskatu aholkua zure
instalatzaileari.

4. LISABURDINA LEHENDABIZIKO

ALDIZ ERABILI BAINO LEHEN

Kendu zolako eta karkaxako eranskinak
edo babesak.
Luzatu elikatzeko kablea eta zuzendu.
Jarraitu “10 GARBIKETA” puntuko
“Autogarbiketa” ataleko jarraibideei,
lisaburdina erabiltzeko prest egon dadin.

Advertising