Fagor FFJ8865 User Manual

Page 62

Advertising
background image

e u s k a r a

55

3

Mantenua eta
garbiketa

3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea

garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz
bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain
txarrak saihestuko dituzu.

Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketarako
makinarik ezta disolbagarri edota garbigarri
urratzailerik ere.

3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili

lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak
garbitzeko.

Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile
batekin garbitzea gomendatzen da.

3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira

ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki
edota zapi batekin.

3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen

bada: Gailua itzali. Kendu lanpararen
estalkia erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) edo
amarratzeko torlojua askatuz (3.4.5, 3.4.6)
eta atera hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4,
3.4.7). Hari berbera duen (E14, 220-240V,
15/25W) edota luminaria argibideek
zehazten duten beste lanpara bat ipini.

3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak

karbono-iragazki bat izan dezake hainbat
elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena.
Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen
airearen mikroorganismoak (onddoak eta
bakteriak) atxikitzen ditu.

Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez
mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak.
Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea
gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan
egon daiteke, hozkailuaren arabera.

Sakatu erlaitza eta kendu estalkia (3.5.1,
3.5.3, 3.5.5). Iragazkia bere lekutik kendu
(3.5.2, 3.5.4, 3.5.6) eta kendu zigiluak (3.5.7).
Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.

Iragazkia aktibatzeko: Sakatu 5 segundo

botoia konfi gurazio menuan sartzeko (3.5.8).
Sakatu

botoia hainbat aldiz, display-

ean

ikurra agertu arte (3.5.9). Eragiketa

ontzat emateko sakatu

(3.5.10). Menutik

ateratzeko sakatu 5 segundo

(3.5.11).

Ez utzi erabilitako iragazkiak eta

ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia
ahoratzea arriskutsua izan daiteke.

Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak
galtzen baititu.

3.6 S.P.A. salus per aquam (aukerakoa)

Zure hozkailuak S.P.A osagarria izan dezake.
Osagarri honi esker, barazkiak gordetzeko
edukiontziaren hezetasuna mantentzen da
eta hortaz, elikagaiak ez dira lehortzen.

4

Diagnostikoak

4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino

gehiago irekita badaukazu alarma bat
entzungo duzu eta hozkailuaren argia
itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan
deskonektatuko da.

4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz

egiten

• Izozkailuaren tenperatura behar baino

altuagoa bada, display-ean

ikurrak

dir-dir egingo du. Era berean, aldizkako
hots-seinale bat ere aktibatuko da. Hots-
seinalea eskuz desaktibatzeko aktibatu
izozketa azkarra funtzioa (2.3.1, 2.3.2,
2.6.1).

• Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan

, ikurra agertuko da baina ez da alarma

entzungo.

4.3 Elektrizitatea mozten bada.

Elektrizitatea mozten bada, ahalik eta gutxien
ireki gailuaren ateak.

Elektrizitatea moztu dela jakinarazteko
funtzioa:
Funtzio honi esker, gailuak
elektrizitatea moztu dela jakinarazten du.
Gainera, elikagaiak egoera onean dauden ala
ez adierazten du.

Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu 5
segundo

botoia konfi gurazioan sartzeko

(4.3.1).Ondoren, hainbat aldiz sakatu

botoia

ikurrak dir-dir egin arte (4.3.2).

Eragiketa ontzat emateko sakatu

(4.3.3)

eta sakatu 5 segundo

botoia menutik

ateratzeko (4.3.4).

Elektrizitatea moztu ondoren

ikurra

agertzen bada, izozkailuan dauden
elikagaiak ahalik eta lasterren kontsumitu
behar dira. ikurra agertzen bada, aldiz,
izoztutako elikagaiak bota behar dira
aspaldi desizoztu direlako. Testu lerroan
“ELEKTRIZITATEAREN MOZKETAREN
JAKINARAZPENA DEUSEZTATU” agertuko
da. Sakatu

funtzio hori desaktibatzeko

(4.3.5).

4.4 Gailuaren hots normalak

Gailuak normalak diren hots batzuk egin
ditzake, ez kezkatu.

Osagarria barazkiak gordetzeko
edukiontziaren junturan kokatzen da (3.6.1).
Ontzi isurle bat dauka baita bete-maila
adierazteko marra ere. S.P.Ak ura behar
duenean marra jaitsi egingo da, desagertu
arte. Atera ontzia (3.6.2) eta erabili andela
betetzeko (3.6.3).

Iragazkia 2 urtean behin aldatzea
gomendatzen da (3.6.4).

Advertising