Erabilera-eskuliburua – Fagor 2VFP-400X User Manual

Page 26

Advertising
background image

e u s k a r a

25

1

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: plaka erabili aurretik irakurri osorik eskuliburua hau.

Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

2

Instalazioa

Erabilera

Identifi katu zure plakaren modeloa (“a”, “b”)
foku kopurua eta kokapena irudietan agertzen
denarekin alderatuta.

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu

guztiak.

1.2 Altzarian ahokatzea. Kontuan hartu beti

ezaugarri-plakan datozen datuak (1.2.1)
eta plaka ahokatuko deneko altzariaren
neurriak (1.2.2, 1.2.3). Itsatsi aparrezko
juntura plakaren inguruan, erabateko
estankotasuna lortzeko (1.2.4). Egosketa-
plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta
konmutadore-kaxa askatu (1.2.5). Plaka
gainestalkiaren hutsunean sartu (1.2.6).
Altzarira lotu horretarako dituzun lau loturekin
(1.2.7). Ez erabili kentzeko gaitzak diren
gaiak, esaterako silikona. Labea altzariaren
hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz
(1.2.8). Kaxa labera torlojutu (1.2.9, 1.2.10).
Plaka labera konektatu (1.2.11). Labea
barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu
(1.2.12, 1.2.13).

1.3 Sare elektrikorako konexioa. Plakarekin

batera beti argindar-kablea egongo da.
• 220-240V~-ko plakarako prestatuta (1.3.1)
• Potentzia guztira: 60 cm-ko plaka 6,2kW,

Int. Nominala faseka

220-240V~

30

A

• Konexio mota ez bada 220-240V~, kendu

kablea eta konexioa egin eskemei jarraituta
(1.3.2).

Int. Nominala faseka

220-240V 3~

19 A

380-415V 3N~

19 A

380-415V 2N~

19 A

Gomendioa: Plaka baimena duen instalatzaile
batek instalatu beharko du, eta instalatzeko
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu
beharko ditu.

0

Identifi kazioa

Bitrozeramikazko foku bero-emaileetan buztinezko
ontziak, kobrezkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak
erabil daitezke. Aluminiozkoak, berriz, ez dira
gomendatzen, plakaren beiraren gainean orbanak sor
ditzaketelako.

2.1 Kozinatzeko gunea aukeratzea. Foku bat

baino gehiago duzu ontziak gainean jartzeko.
Aukeratu komeni zaizuna, erabiliko duzun
ontziaren neurria kontuan izanda. Ziurtatu
eragingo duzun fokua erabili nahi duzun bera
dela (2.1.1). Agintea nahi duzun aldera biratu,
eta funtzionamendu-argia piztuko da (2.1.2). Argi
horrek fokua itzali ondoren oraindik bero dagoela
ere adierazten du.

Foku bikoitza duten modeloetan, agintea
ezkerrerantz biratuta fokuaren zati bat
erregulatzen da (2.1.3), eta eskuinerantz biratuta,
berriz, foku osoa (2.1.4).

2.2 Fokua itzaltzea. Aukeratu

0

potentzia itzali nahi

duzun fokutik.

2.3 Hondar-beroa. Plaka erabili ondoren, fokuek

bero jarraitzen dute denbora-tarte batez,
aukeratutako potentziaren arabera, eta oraindik
bero dauden fokuetan puntu bat ikusiko da. Ez

ukitu foku horiek, erre zaitezke-eta.

Gomendioak:
• Ez eman kolperik ontziekin kristalaren gainean.
• Aluminiozko ontziak ez dira gomendatzen,

beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako, ez
bada altzairu herdoilgaitzezko babesa dutela
azpian.

• Bero-fokuek ez dute funtzionatu behar gainean

ontzirik ez badute.

• Ontziaren azpiak laua izan behar du eta siku egon

behar du.

• Ziurtatu ontziek erabiliko duzun fokuaren

diametroa edo handiagoa dutela, eta ontzia bero
fokuaren gainean jartzerakoan, fokuaren erdi-
erdian jarri.

• Ahal bada ez mugitu ontziak, beiran markak egin

daitezke-eta.

• Plaka janariak prestatzeko baino ez erabili; inoiz ez

lan-mahai bezala.

• Ez isuri zuzenean ur hotzik oraindik bero dagoen

plakaren gainean.

Advertising