Fagor FFK6845VX User Manual

Page 85

Advertising
background image

e u s k a r a

17

1

Instalazioa

1.1 Sare elektrikorako konexioa. Ontziratzeko

makina aktibo egongo da, zure hozkailua sare
elektrikora konektatuta badago. Jarraitu zure
hozkailuko jarraibideen eskuliburua, instalatzeko.

2

Erabilera

2.1 Hutsean ontziratu. Ireki ontziratzeko makinaren

tiradera (2.1.1) eta altxa ontziratzeko tapa (2.1.2),
led argia piztu egingo da makina aktibo dagoela
adierazteko. Minutu batez inolako jarduerarik egiten
ez bada, led eta ontziratzeko makina itzali egiten
dira, eta berriro aktibatzen dira tapa altxatzean
(2.1.2). Ontziratzeko makinan laneko erretiluaren
azpian espazioa dago eta hor biltegiratu daitezke
jada prestatutako poltsak. Altxa lanerako erretilua,
poltsak hartzeko (2.1.3).

Bete poltsa ontziratu behar duzun elikagaiarekin
(2.1.4).

Jarri poltsak irekita duen muturra ontziratzeko
eremuan, topearen gainetik pasa gabe (2.1.5).

Jaitsi ontziratzeko tapa (2.1.6), sakatu apur bat eta
sakatu

(2.1.7).

Makinak hutsean ontziratu eta poltsa zigilatu egiten
du. Amaieran, altxa ontziratzeko tapa eta kendu
poltsa.

Husteko eta zigilatzeko zikloa nahi duzunean eten
dezakezu,

sakatuta.

Oharra: Makina jarraituan asko erabili eta kaltetu ez
dadin, blokeatzeko sistema bat dauka 15 ontziratze
jarraian egindakoan geratzeko; horrelakoetan,
10 minutuz egongo da blokeatuta. Hozkailua
deskonektatzen baduzu edo argindarra joaten
bada, ontziratzeko makina 10 minutuz blokeatuko
da eta denbora hori igarotakoan berriro erabiltzeko
moduan izango da.

2.2 Makinaren beste funtzio batzuk.
Super

zigilatzea.

Poltsa lodiak edo ongi zigilatzen

ez direnak zigilatzeko erabiltzen da. Aktibatzeko/
desaktibatzeko, sakatu

3 segundoz tapa

altxatuta dela.

Potoak hustu. Potoak eta antzekoak ere hustu
daitezke, horretarako, potoentzako osagarria
erantsi behar diezu husteko tutuari (4.2) eta
potoari eta

sakatu. Husteko prozesua

abian jarriko da eta automatikoki geratuko da,
amaitutakoan.

Potoak husten ari den bitartean ezin da zigilatu,
desaktibatuta egoten da funtzio hori. Potoak

husteko osagarria ez du ontziratzeko makinak
berekin ekartzen.

Hustu gabe ontziratu. Elikagaiak hustu gabe
ontziratu ditzakezu, horretarako, urrats hauek
eman behar dituzu (2.1.1tik 2.1.5era) eta sakatu

bi aldiz jarraian (2.2.4). Makinak ez du

hustuketarik egingo eta poltsa zigilatuko du.

Ordezkoak. Makina hau soilik 95µ eta 150µ
arteko poltsa gofratuak erabiltzeko diseinatu da.
Inola ere ezin dira hustu 95µ baino fi nagoko
poltsak.

Zure ontziratzeko makinarentzako ordezkoak
Fagorren laguntza zerbitzu teknikoan lor ditzakezu
eta poltsak banaka edo erroiluan eros daitezke.
Erroiluan dauden poltsak aurrez prestatu behar
dira. Horretarako, moztu nahi duzun poltsaren
neurria guraizeekin (2.2.1) eta jarri muturretako
bat zigilatzeko eremuan, topearen gainetik pasa
gabe (2.2.2). Jaitsi ontziratzeko tapa (2.2.3),
sakatu apur bat eta sakatu

bi aldiz jarraian

(2.2.4). Poltsa erabiltzeko prest egongo da.

3

Mantendu eta
garbitu

Oso garrantzitsua da ontziratzeko eremua beti
garbi egotea. Makinak likido edo solido zatiak
xurga ditzake eta horrekin punpa eta barneko
beste osagaiak kaltetu. Garbitu ontziratzeko
eremua, erabilera bakoitzaren ondoren (3.1).

Bukatutakoan, garbitu ontziratzeko eremua eta
lanerako erretilua (3.1, 3.2).

4

Diagnostikoak

Ez du husten

• Begiratu poltsa ontziratzeko eremuan ongi sartuta

dagoen eta topea ez duela gainditzen (2.1.4).

• Aldatu poltsa, zuloren bat izan dezake.
• Begiratu beheko zatiko goma-aparrezko pieza

behar bezala jarrita dagoela (4.1).

• Egiaztatu hustuketako tutua ez duela ezerk

oztopatzen (4.2)

Ez du zigilatzen

• Begiratu junturak behar bezala jarrita daudela

makinan (4.1).

• Luzatu zigilatzeko denbora. Sakatu

3

segundoz.

Ez manipulatu ontziratzeko makina

konpontzen saiatzeko. Deitu laguntza teknikoko
zerbitzuari.

Advertising