Oharra 5. erabili aurretik – Fagor VCE-180C User Manual

Page 64

Advertising
background image

63

• Segurtasun handiagorako gomendatzen

da hondar-korronteko (RCD) gailu bat
instalatzea, 30 mA gaindituko ez duen
hondar-korronte operatiboarekin. Eskatu
aholkua zure instalatzaileari

• Ez utzi aparatua piztuta, arrisku iturri

izan daiteke-eta.

• Ez egin tira elikatze kabletik larakoa

entxufetik ateratzeko.

• Desentxufatu aparatua edozein garbiketa

edo mantentze lan egin aurretik.

• Aparatu hau matxuratu edo gaizki

funtzionatzen hasiz gero, eta erabili
behar ez duzunean, itzali eta ez saiatu
konpontzen. Konponketaren bat behar
izanez gero, joan beti fabrikatzaileak
baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzu batera eta eskatu ordezko pieza
orijinalak erabiltzeko.

• Aparatu honen kablea hondatzen bada,

joan baimendutako Laguntza Teknikoko
Zentro batera eta eskatu aldatzeko.

• Ez utzi aparatua agente atmosferikoen

eraginpean (euria, eguzkia, izotza, e.a.).

• Ez erabili edo utzi aparatu honen atalik

azalera beroen gainean edo hauetatik
hurbil (gasezko sukalde-plakak edo
elektrikoak, edo labeak).

• Ez erabili garbigarri edo baieta

urratzailerik tresna garbitzeko.

• Ez ukitu azalera beroak. Erabili kirtenak

edo heldulekuak.

• Ez utzi kableak aparatuaren atal beroak

ukitzen.

• Ez xurgatu ura edo bestelako likidorik.
• Kargatzen jarri aurretik, ziurtatu

xurgagailuaren eta xurgagailu
eramangarriaren piztu/itzali etengailuak
itzalita daudela.

• Zikinkeria-deposituaren iragazkia

hiru eta sei hilabete artean aldatzea
gomendatzen da, erabileraren
arabera, tresnaren errendimendu osoa
ziurtatzeko.

• Ez erabili inoiz xurgagailua deposituaren

iragazki gabe.

• Deposituaren iragazkia garbitu ostean,

ziurtatu guztiz lehor dagoela berriro
xurgagailuan jarri aurretik.

• Ez sartu iragazkia garbigailuan eta ez

lehortu ile-lehorgailuarekin. Iragazkia beti
kanpoan lehortu behar da.

• Ez erabili aparatua xurgatze-bideetan

trabaren bat badauka, motorra gehiegi
berotu daiteke-eta.

4. OHARRA

5. ERABILI AURRETIK

Kable gabeko xurgagailu honek karga

gabeko bateriak ditu. Beharrezkoa da
bateriak lehenengo aldiz erabili aurretik
15-16 ordu kargatzen izatea.

• Aparatuak gainkargen kontra babesa

dauka. Bateria beteta dagoenean,
argi-seinaleak (6) kolore berdea hartuko
du eta zirkuitua automatikoki itzali eta
bateriaren karga eten egingo da.

• Aparatuak gehiegizko deskargen

kontrako babesa dauka. Bateriaren
tentsioa maila batetik behera jaisten
bada, aparatua automatikoki gelditu
egingo da bateria babesteko. Kargatu
egin beharko dugu berriro erabili ahal
izateko.

1. Kable gabeko xurgagailu honek bateria

kargagarrietatik hartzen du energia.
Xurgagailua erabili aurretik, utzi
kargatzen gutxienez 15-16 ordu:

- Jarri xurgagailua hargune batetik

hurbil eta entxufatu kargagailua.

- Konektatu kargagailua kargatzeko

larakora (B irud.). Argi-seinale gorria
(6) dir-dirka hasiko da, xurgagailua
kargagailura ondo konektatuta
dagoela eta kargatzen ari dela
adierazteko.

- Utzi xurgagailua kargatzen 15-16

ordu gutxienez. Bateria beteta
dagoenean, argi-seinaleak (6) dir-dir
egiteari utzi eta bateriaren karga
eten egingo da. Kargagailuaren
konektorea xurgagailura entxufatuta
badago, hau ez da piztuko nahiz
eta bateria guztiz kargatuta egon;
desentxufatu eta xurgagailua erabili
ahalko duzu.

2. Xurgagailuak gutxi gorabehera 12-18

minutuko batez besteko autonomia
dauka. Bateriak ondo funtziona

Advertising