DE DIETRICH DFN1324i User Manual

Page 81

Advertising
background image

e u s k a r a

79

Egiaztatu elikagaiak nola dauden.

modeloan honakoak ager daitezke

pantailetan:

Elikagaiak ez dira desizoztu, beraz,

seguruak dira eta elikagai horiek izozkailuan
jarrai dezakete.

Elikagaiak zati batean desizoztu dira eta

nahitaez prestatu egin behar dira.

Elikagaiak desizoztu egin dira eta ezin dira

kontsumitu. Bota egin behar dira.

modeloetan erabiltzaileak baloratu

behar du elikagaiak nola dauden eta horren
ondorioz aritu.

4.3 Ager daitezkeen beste oharrak:

edo

Automatikoki babesteko funtzio

bat jarri da abian, elikagaiak ongi gordeko
direla bermatzeko, baina ezinbestekoa da
laguntza teknikoko zerbitzura deitzea.

Izozkailuko piezaren bat ez dabil ondo,

elikagaiak ondo gordeta daude baina
ezinbestekoa da laguntza teknikora
deitzea.

Barruan izotza egiten zaien modelo

guztietan (NO FROST izan ezik), 6
hilabetero hau agertuko da. Egin
beharrekoa:

- Tresna itzali.

- Kendu izotza, 3. puntuko gomendioei
jarraituaz.

Ohar honi jaramonik egiten ez bazaio, 48
ordura desagertuko da.

- Piztu tresna 2.1 ataleko jarraibideei
jarraituaz.

4.4 Izozkailuaren ohiko zaratak.

Zure izozkailuak ohiko zarata batzuk ditu eta ez
da zarata horiez kezkatu behar.

• Hozteko gasak bor-bor egin dezake

zirkuituetan zirkulatzerakoan.

• Konpresoreak burrunba egin dezake edota

kolpe zarata txikiak atera, batez ere martxan
jartzean.

• Erabilitako materialak uzkurtu edo zabalduz

gero, klaska edo karraska entzun daiteke.

• Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen aireak

hondo-zarata atera dezake.

Ez manipulatu izozkailua, konpontzen
saiatzeko.
Deitu laguntza teknikoko
zerbitzuari.

5

Segurtasuna

• Ez estali aireztatzeko saretak.

• Aireztatzeko saretak garbi mantendu.

• Kontuz ibili, hozteko zirkuitua ez kaltetzeko.

• Izozkailuaren barruan ez erabili tresna

elektrikorik, fabrikatzaileak gomendatutakoak ez
badira behintzat.

• Desizozteko prozesua bizkortzeko, ez erabili

dispositibo mekanikorik edo beste bitartekorik,
fabrikatzaileak gomendatutakoak ez badira
behintzat.

• Elektrotresna ezin dute erabili gaitasun

fi siko, sentsorial edo buruko gaitasun urriak
dituztenek, ezta haurrek edo esperientziarik
eta ezagutzarik ez dutenek ere, horien
segurtasunaz arduratzen denak tresnaren
erabileren berri ematen ez badie edo pertsona
horrek gainbegiratuta ez bada. Haurrak zaindu
egin beharko dira, elektrotresnarekin jolasean
ibili ez daitezen.

• Elikatzeko haria narriatuta badago,

fabrikatzaileak edo salmenta ondorengo
zerbitzuko langileren batek edo antzeko
norbaitek aldatu beharko du, arriskuak
saihesteko.

Pantaila itzalita egon arren, izozkailuak
tentsioa izaten du.

• Tresna hau etxeko eta antzeko aplikazioetan

erabiltzeko aurreikusi da, hala nola:

– dendetako, bulegoetako eta lan munduko

beste sukaldeetan;

– nekazaritzako ostatuetan eta hoteletan,

moteletan eta egoitzazko beste inguruetan;

– ostatatzeko eta gosaltzeko tokietan;

– jatetxeetan eta antzeko aplikazioetan.

Ez biltegiratu substantzia lehergarririk,
hala nola, propultsatzaile suharbera duten
aerosol ontzirik tresna honetan.

Kontuz: Umeak harrapatuta geratzeko

arriskua. Hozkailu edo izozkailu zaharra bota
aurretik:
- Kendu ateak.
- Utzi apalak leku egoki batean umeek ez

dezaten barrutik igotzeko erraztasunik izan.

Advertising