Segurtasun arauak – Fagor VCE-1820CP User Manual

Page 29

Advertising
background image

28

• 220-240V ~ 50/60 Hz 12A

• Gailu hau etxean erabiltzeko da eta material lehorrak xurgatzeko. Gailu hau ez da

pertsona eta animalien gainean erabiltzeko.

• Ez tiratu kabletik argindarraren entxufea askatzeko edo gailua batetik bestera mugitzeko.

Ez zapaldu kablea gailuarekin, eta ez estutu ertz zorrotzen kontra, ez eta atearekin
harrapatu ere.

• Mantendu aparatua haurrengandik urrun.
Ez erabili gailua baldin eta:
- Kablea hondatuta badago
- Gailua hondatuta dagoela uste badugu
Ez erabili gailu hau honakoak xurgatzeko:
-

Likidoak

- Bustita dauden moketak edo alfonbrak
- Objektu gogorrak edo zorrotzak
- Poxpoloak, errautsak edo zigarrokinak
- Oso hauts fina, esaterako porlana, inprimagailuetako edo fotokopiagailuetako hautsa,

igeltsu hautsa, etab.

• Ez jarri gailua aire zabalean eguraldi txarra egiten duenea, ez eta hezetasuna edo bero

iturriten bat dagoen tokietan ere.

• Garbitu gailua zapi lehor batekin edo pixka bat bustita dagoen batekin. Ez garbitu urez.
• Erabili aurretik egiaztati iragazki guztiak behar bezala kokatuta daudela. Ez xurgatu

iragazkiak jarrita ez badaude.

• Deskonektatu gailua saretik erabitzen ari ez bazara eta gailua garbitu eta zaintzeko

edozein lan egin behar baduzu.

• Gailu hau eskuliburu honetan esaten den moduan erabili behar da. Gailuak matxuraren

bat badauka, itzali eta ez zaitez saiatu zeuk konpontzen. Eraman gailua laguntza
teknikoko zerbitzu baimendun batera eta eskatu jatorrizko osagarriak eta ordezko piezak
erabiltzeko.

• Ez erabili inolako tresna elektrikorik kablea edo entxufea hondatuta badago. Kablea

hondatuta badago eraman gailua laguntza teknikoko zerbitzu batera kablea aldatzeko.

• Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegoki, oker edo arduragabeagatik eta/

edo kualifikaziorik gabeko pertsonek egindako konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.

• Heldu entxufetik kablea batu behar duzunean. Ez utzi entxufeak kolpea har dezan.

Bezero agurgarria:
Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen, irakurri jarraibide guztiak eta gorde,

gerora ere kontsultatzeko. Errespetatu segurtasun arauak eta gailua beste pertsona bati
ematen badiozu, ziurtatu eskuliburu hau ere ematen diozula.

Gailu honek Europako ondorengo direktibak betetzen ditu:
73/23/CEE (93/68/CEE direktibak aldatua), 89/336/CEE Behe Tentsioari buruzko
Direktiba (91/263/CEE, 92/31/CEE eta 93/68/CEE direktibek aldatua).

SEGURTASUN ARAUAK

EU

Advertising