Eranskina, Segurtasun-argibide garrantzitsuak – Canon i-SENSYS MF244dw User Manual
Page 74
 
74
Eu
mikrouhin-labeetatik edo irrati-uhinak igortzen 
dituen bestelako ekipoetatik ahalik eta urrunen.
•
Ez erabili mediku-ekipoetatik gertu. Makina 
honek igorritako irrati-uhinek interferentziak sor 
ditzake mediku-ekipoan eta, ondorioz, gailu 
horrek gaizki funtzionatzea edo istripuak eragin 
ditzake.
Energia hornikuntza
ABISUA
•
Erabili soilik zehaztutako tentsio-eskakizunak 
betetzen dituen energia-iturria soilik Ez bada 
halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo 
deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Emandako energia-kableak soilik erabili; bestela, 
makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak 
eman ditzake.
•
Emandako energia-kablea makina honekin 
erabiltzen da. Ez konektatu energia-kablea beste 
gailu batzuetara.
•
Ez aldatu, tiratu, behartuta okertu edo energia-
kablea kalte dezakeen antzeko ekintzarik egin. Ez 
jarri objektu pisutsurik energia-kablean. 
Energia-kablea kaltetuz gero, su har dezake edo 
deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Ez entxufatu edo desentxufatu entxufea esku 
bustiekin, deskarga elektrikoa eman baitezake.
•
Ez erabili luzapen-kablerik edo hargune anitzeko 
entxuferik makina honekin. Hori eginda, su har 
dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Ez bildu energia-kablea edo lotu korapilo batekin, 
su har baitezake edo deskarga elektrikoak eman 
baititzake.
•
Sartu guztiz energia-kablea korronte-hargunean. 
Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har 
dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
•
Atera energia-kablea korronte-entxufetik 
trumoi-ekaitzetan. Ateratzen ez baduzu, baliteke 
su hartzea, deskarga elektrikoak ematea edo 
makina hondatzea.
•
Ziurtatu makinaren energia-iturria segurua dela 
eta tentsio egonkorra duela.
•
Mantendu energia-kablea bero-iturrietatik urrun; 
bestela, kablearen babesa urtu daiteke eta, 
ondorioz, su har dezake edo deskarga elektrikoak 
eman.
•
Energia-kablearen konexio-aldeari estres gehiegi 
aplikatzen bazaio, energia-kablea honda daiteke 
edo makina barruko kableak deskonekta 
daitezke. Ondorioz, sua piztu daiteke. Ekidin 
egoera hauek:
– Energia-kablea sarri entxufatzea eta
desentxufatzea.
– Energia-kablearen gainean ibiltzea.
– Energi-kablea konexio-zatitik hurbil okertzea, eta
estres jarraitua aplikatzea korronte-harguneari 
edo konexio-zatiari.
– Entxufean indar gehiegi egitea.
KONTUZ
Instalatu makina entxufe batetik gertu eta utzi 
nahikoa tarte entxufearen inguruan, larrialdi-
egoeretan erraz desentxufatu ahal izateko.
GARRANTZITSUA
Konektatzean
•
Ez konektatu energia-kablea eten ezin daitekeen 
energia-iturri batera. Horrela, makinak gaizki 
funtziona dezake edo hondatu egin daiteke argia 
joaten denean.
•
Makina hargune ugariko korronte-entxufe batera 
entxufatzen baduzu, ez erabili gainerakoak beste 
gailu batzuk konektatzeko.
•
Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko 
korronte-entxufera.
Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoak makinak gaizki funtzionatzea edo 
datuak galtzea eragin dezake.
•
Toki ezegonkor batean
•
Bibrazioak izan ohi diren toki bat
KONTUZ
Ez instalatu toki hauetan
Hori eginez gero, makina kalte daiteke.
•
Muturreko tenperatura eta hezetasuna dituen 
toki batean, hala altuegia edo asko nola baxuegia 
edo gutxi.
•
Tenperatura eta hezetasuna asko aldatzen den 
toki batean
•
Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak sor 
ditzaketen ekipoak gertu dauden toki batean
•
Laborategi baten edo erreakzio kimikoak 
gertatzen diren toki batean
•
Gas korrosiboak edo toxikoak dauden toki 
batean
•
Makinak okertu dezakeen toki batean edo 
makina hondoratu daitekeen toki batean 
(alfonbra...)
Ekidin aireztatze kaskarreko tokiak
Makinak ozono- eta bestelako isuri kopuru txikiak 
sortzen ditu normal erabiltzean. Isurik horiek ez 
diote osasunari kalterik egiten. Alabaina, nabari 
daitezke makina denbora luzez erabiltzen denean 
edo ekoizpen handietarako erabiltzen denean 
aireztatze kaskarreko geletan. Lan-ingurune erosoa 
mantentzeko, makinak funtzionatzen duen gela 
ongi aireztatuta egotea gomendatzen da. Era 
berean, ekidin jendea makinaren emisioen 
eraginpean egon litezkeen tokiak. 
Ez instalatu kondentsazioa izaten den toki batean
Makina instalatutako dagoen gela bizkor berotzen 
denean, edo makina toki fresko edo lehor batetik 
toki bero eta heze batera aldatzen denean, ur-tantak 
(kondentsazioa) sor daitezke makinaren barruan. 
Makina baldintza horietan erabiliz gero, papera 
traba daiteke, kalitate txarrarekin inprima daiteke 
edo makina honda dezake. Utzi makina giro-
tenperaturara eta -hezetasunera egokitzen, erabili 
baino gutxienez 2 ordu lehenago.
Itsas mailatik 3.000 m-ko edo gehiagoko 
altitudeetan
Baliteke disko gogorra duten makinek ongi ez 
funtzionatzea, itsas mailatik 3.000 m-ko edo 
gehiagoko altueretan erabiltzean.
Mailakatze-oinak (mailakatze-oinak dituzten 
produktuetarako soilik)
Makina instalatu ostean ez kendu makinaren 
mailakatze-oinak, makina erori edo aurrerantz eror 
baitateke eta, ondorioz, zauri pertsonalak eragin.
Telefono-linea konektatzea (fax-funtzioa duten 
produktuetarako soilik)
Makina telefono-linea analogiko estandar batera 
egokitzen da. Makina kommutatutako telefono-sare 
batera (PSTN) soilik konekta daiteke. Makina 
telefono-linea digital batera edo telefono-linearen 
terminal batera konektatzen baduzu, baliteke 
makinak behar bezala ez funtzionatzea eta, 
ondorioz, kaltetzea. Makina konektatu baino lehen, 
ziurtatu telefono-linea mota berresten duzula. 
Makina zuntz optikoko lineara edo IP telefono-
lineara konektatu nahi baduzu, jarri harremanetan 
horien zerbitzu-hornitzaileekin.
Hari gabeko LAN erabiltzean (hari gabeko LAN 
funtzioa duten gailuetarako soilik)
•
Instalatu makina hari gabeko LAN routerretik 50 
metrora edo gutxiagora.
•
Ahal dela, instalatu objektuek komunikazioa 
blokeatzen ez duen toki batean. Seinalea 
kaskartu egin daiteke, hormak edo solairuak igaro 
behar baditu.
•
Izan makina kable gabeko telefono digitaletatik,
Segurtasun-argibide
garrantzitsuak
Atal honetan, makina hau eta beste batzuk erabiltzen 
dituzten erabiltzaileak ez zauritzeko eta jabetza ez 
kaltetzeko segurtasun-argibide garrantzitsuak azaltzen 
ditu. Irakurri kapitulu hau makina erabiliz, eta jarraitu 
makina behar bezala erabiltzeko argibideak. Ez egin 
eskuliburuan azaldutako eragiketarik. Canon ez da 
eskuliburu honetan azaldu gabeko eragiketen, 
erabilera okerraren edo Canon-ek edo Canon-ek 
baimendutako hirugarrenen bidez egin gabeko 
konponketen edo aldaketen ondoriozko kalteen 
erantzule izango. Makina gaizki erabiltzearen ondorioz 
izandako zauri pertsonalak edo konponketa handi bat 
behar duten kalteak ez dira estaliko Berme mugatu 
honekin.
Instalazioa
Makina seguru eta arazorik gabe erabiltzeko, irakurri 
arretaz neurri hauek eta instalatu makina toki egoki 
batean.
ABISUA
Ez instalatu su hartu edo deskarga elektrikoak
eman ditzakeen toki batean.
•
Aireztatzeko erretenak blokeatuta dauden toki 
batean (hormetatik, ohetatik, sofetatik, 
alfonbretatik edo antzeko objektuetatik gertuegi)
•
Toki heze edo hauts askoko batean
•
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion toki batean 
edo kanpoaldean
•
Tenperatura altuak izan ohi diren toki batean
•
Garrak izan ohi diren toki batean
•
Alkoholetik, pintura-disolbatzaileetatik edo 
bestelako substantzia sukoietatik gertu
Beste abisu batzuk
•
Ez konektatu onartu gabeko kableak makina 
honi. Hori eginda, su har dezake edo deskarga 
elektrikoak eman ditzake.
•
Ez jarri makinan lepokorik edo bestelako 
metalezko objekturik edo likidoz betetako 
edukiontzirik. Substantzia arrotzak makinaren 
barruko zati elektrikoekin harremanetan jartzen 
badira, baliteke su hartzea edo deskarga 
elektrikoak ematea.
•
Substantzia arrotzen bat isurtzen bada makinan, 
desentxufatu korronte elektrikotik eta jarri 
harremanetan tokiko Canon banatzaile 
baimenduarekin.
Ez instalatu toki hauetan
Baliteke makina jaustea edo erortzea eta zauriak 
sortzea.
ABISUA
Behar bezala erabiltzen ez bada, heriotza 
eta pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei 
buruzko abisuak adierazten ditu. Makina 
seguru erabiltzeko, hartu kontuan abisu 
hauek.
KONTUZ
Behar bezala erabiltzen ez bada, pertsonak 
zauritu ditzaketen erabilerei buruzko abisua 
adierazten du. Makina seguru erabiltzeko, 
hartu kontuak neurri hauei.
GARRANTZITSUA
Erabiltzeko eskakizunak eta murrizketak 
adierazten ditu. Ziurtatu elementuak kontuz 
irakurtzen dituzula makina ongi erabiltzeko 
eta makina edo jabetza hondatzea 
saihesteko.
Eranskina