Produktuaren deskribapena (1. irud.), Ezaugarri teknikoak, Segurtasun ohar garrantzitsuak – Fagor F-200 User Manual

Page 79

Advertising
background image

78

EU

1. PRODUKTUAREN DESKRIBAPENA

(1. Irud.)

1. Frijigailuaren tapa
2. Saskitxoaren heldulekua
3. Saskitxoa
4. Aginte panela
5. Erresistentzia
6. Oliorako upela
7. Kanpoko karkasa
8. Termostatoaren agintea
9. Abian/geldi dagoela adierazten duen

argia

10. Segurtasun termikorako sistema

desblokeatzeko gailua

11. Kablea eta kablea gordetzeko tokia
12. Olioaren tenperatura adierazten duen

argia. (F-200/ F-350 MOD.)

• Tresnaren segurtasun elektrikoa

soilik bermatuko da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz
indarrean dauden arauek aurreikusten
duten moduan. Fabrikatzaileak ez
du erantzungo instalazioak lurreko
hartunerik ez edukitzeagatik gerta
daitezkeen kalteengatik.

Zalantza izanez gero, jo profesionalki
kualifikatutako pertsona batengana.

• Korrontearen hartunea eta gailuaren

larakoa ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.

• Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe

anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili
soilik indarrean dauden segurtasun
arauak betetzen dituzten egokigailu
bakunak edo anizkoitzak eta luzapen
kableak, eta zaindu egokigailuan eta/
edo luzapen kablean adierazitako
potentziaren muga ez dela gainditzen.

• Aparatuak ibiltzeari uzten badio, jo

soilik Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera. Matxura badago
edo funtzionamendua hondatzen bada,
itzali tresna eta ez saiatu konpontzen.

Jo Laguntza Teknikoko Zentro
baimendun batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak eta osagaiak
erabiltzeko.

• Aparatua soilik diseinatu den etxeko

erabilerarako erabiliko da, Eskuliburu
honetan deskribatzen denaren arabera.
Beste edozein erabilera desegokitzat
jotzen da eta, ondorioz, arriskutsutzat.

• Fabrikatzaileak ez du erantzungo

erabilera desegoki, oker edo
arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik
gabeko pertsonek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.

Tresna elektrikoak erabiltzen direnean
hainbat oinarrizko segurtasun arau bete
behar dira suaren, deskarga elektrikoen
eta/edo pertsonei gerta dakizkiekeen
kalteen arriskua murrizteko.

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili

baino lehen, irakurri jarraibide guztiak
eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.

• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu

produktua osorik dagoela. Zalantzarik
baduzu, ez erabili gailua, eta jo
Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera.

Bilgarriaren elementuak (plastikozko

poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar,
arriskutsuak izan daitezkeelako.

• Lehendabiziko aldiz erabili aurretik,

egiaztatu etxeko sarearen tentsioa
aparatuan adierazita dagoenarekin bat
datorrela.

3. SEGURTASUN OHAR

GARRANTZITSUAK

Tentsioa – Maiztasuna: 220-240V ~ 50/60 Hz

Modeloa Potentzia Edukiera
(W)

MAX

(L)

F-375

2000 3,0

F-200

1700 2,0

F-350

2000 3,0

Advertising
This manual is related to the following products: