Koipe solidoarekin erabiltzea, Erabilera modua, Lehen aldiz erabili aurretik – Fagor F-200 User Manual

Page 81

Advertising
background image

80

upelean adierazitako gutxienezko eta
gehienezko mailen artean egon behar da
(6). Frijigailua konektatu aurretik, ziurtatu
olio maila egokia dela.

Segurtasuna

Frijigailu honek segurtasun termikorako

gailu bat dauka gailua gehiegi berotzen
denerako. Hori gertatzen bada, gailua
itzali egingo da. Gailu termikoaren
eraginez argindarra mozten bada, egin
honako hau:

• Desentxufatu frijigailua eta itxaron olioa

edo koipea hotz egon arte.

• Sakatu RESTART/RESET botoiari (10).

Botoi hori aginte panelaren atzeko
aldean dago (7. Irud.) Frijigailua berriro
jarriko da martxan.

• Gailu honek mikroetengailu bat dauka

aginte panela gaizki muntatuta badago
frijigailua martxan ez jartzeko.

5. KOIPE SOLIDOAREKIN

ERABILTZEA

Frijitzeko koipe solidoa erabiltzen bada
honako neurriak hartuko dira:
Koipea astiro-astiro urtuko dugu ontzi

batean.

• Koipea urtuta dagoenean frijigailura

isuriko dugu; ez dugu MAX marka
gaindituko.

• Ikus ·Erabilera modua”
• Frijigailuan dagoen aurretik erabilitako

koipe solidoa erabili behar baduzu,
egin zuloak koipean sardexka bat
erabilita. Hori egiterakoan kontuz ibili
erresistentzia honda dezakezu eta.

• Ondoren, jarri termostatoa 160ºC-tan;

utzi berotzen minutu batean eta gero
jarri berriro termostatoa “0” posizioan.
Errepikatu hori minutu batzuk pasa
ondoren, behin eta berriz, koipea guztiz
urtuta egon arte. Horrela, ez da gehiegi
berotuko, horrek erresistentzia kalte
dezake eta.

7. ERABILERA MODUA

Jarri gailua gainazal horizontal lau

eta egonkor baten gainean, ertzetatik
urrun, eta ez utzi kablea mahaiaren edo
gainaldearen ertzetik zintzilik egoten, ez
eta gainazal beroak ukitzen ere.

• Atera kablea gordeta dagoen tokitik, hau

da, frijigailuaren atzeko aldetik.

• Kendu

tapa (1) heldulekutik helduta.

Tapa ezin da erabili zerbait frijitzen ari
garenean; erabili tapa bakarrik frijigailua
gorde behar denean.

• Frijigailua olioz edo koipez bete aurretik,

pieza guztiak muntatuta eta guztiz
lehortuta egon behar dira.

• Bota olioa edo koipea upelan,

barrualdean markatuta dituen
gutxieneko eta gehieneko mailen
artean. Koipe solidoa erabiltzen baduzu,

6. LEHEN ALDIZ ERABILI AURRETIK

Atera

saskitxoa (3) eta jarri heldulekua

(2) laneko posizioan (2. Irud.).
Saskitxoaren heldulekua muntatzeko:

- Sakatu bi muturretan eta sartu mutur

bakoitza dagokion zuloan, gero
jiratuko diren tokietan. (Ikus 2a irud.).

- Jiratu heldulekua saskitxoaren

kanpoalderantz (2b irud.) eta presioa
egin “U” formako euskarriaren kontra,
guztiz finko egon arte (ikusi 2c irud.).

Atera aginte panela erresistentziarekin

batera eta jarri leku lehor eta seguru
batean (3. Irud.).

• Kendu upelaren barruan dagoen

enbalajeko material guztia.

Garbitu xaboi urez saskia eta upela. Xukatu
eta lehortu ondo berriro muntatu aurretik
(ikus “Garbiketa” atala).
Kontuz: Ez sartu aginte panela eta
erresistentzia uretan.
Sartu berriro aginte panela eta

erresistentzia; kontuz ibili kanpoko
karkasaren giden artetik sartu behar
direlako. (8. Irud.). Gailu honek
mikroetengailu bat dauka aginte panela
gaizki muntatuta badago frijigailua
martxan ez jartzeko.

Advertising
This manual is related to the following products: